(Bizkaia) Serantes Kultur Aretoa. “GUERRERO”. Eduardo Guerrero. Espectáculo de Flamenco.

 

euskalocio

 

20160716_171350
serantes2219
 

«GUERRERO». Eduardo Guerrero. Espectáculo de Flamenco.

 

EL ARTE DE LA GUERRA

En el siglo cuarto antes de Cristo, el general Sun Tzu escribió un libro de estrategia militar que suele tener mucho éxito, en la actualidad, entre los yuppies y emprendedores. Se tituló “El arte de la guerra” y algunas de sus enseñanzas pueden aplicarse a la madre de todas las batallas, que es la vida misma, el ámbito cotidiano de nuestras emociones: “Si conoces a los demás y te conoces a ti mismo, ni en cien batallas correrás peligro –puede leerse en él–; si no conoces a los demás, pero te conoces a ti mismo, perderás una batalla y ganarás otra; si no conoces a los demás ni te conoces a ti mismo, correrás peligro en cada batalla”.

“La mejor victoria es vencer sin combatir”, afirma el viejo general chino y es lo que suele ocurrir en el teatro de operaciones del amor. Ese es el escenario elegido por el bailaor Edu Guerrero –Cádiz, 1983– para poner en pie su nuevo espectáculo, que lleva su polisémico apellido y que sigue una trayectoria iniciada por “De Dolores” o “El callejón de los pecados”, en una larga trayectoria artística iniciada siendo apenas un niño, que pasa por la compañía de La Yerbabuena y que se ha visto coronada, entre otros galardones, por el Desplante del Festival de La Unión.

En esta ocasión, el bailaor se centra en su relación con las mujeres -su madre, sus amantes, sus amigas-, en ese territorio límite en el que la sentimentalidad convive con la sensualidad pero supera ambas temperaturas vitales, hasta encontrar un puente entre géneros y sexos al que solemos llamar persona. Se trata de una tensión sin traumas, de un combate interior, sin excesivos daños colaterales, más allá de la pasión y del compromiso con su propia querencia masculina.

Ese es, en líneas generales, su pretexto, el de hacer de la guerra un arte. Sin embargo, su mejor ejército es él mismo, escoltado por el cante de Anabel Rivera, Samara Montáñez o May Fernández, pero con una munición musical de primera, la que aportan las guitarras de Javier Ibáñez y Juan José Alba, autores también de nuevas falsetas para un conjunto de armonías populares que presentan un larguísimo abanico de estilos: desde una saeta inicial a los cuplés de despedida, atravesando un amplio desfiladero de malagueñas, fandangos, rondeñas, granaínas, verdiales, bulerías por soleá, polos, nanas, seguiriyas, serranas, tangos, zambras y alegrías. Toda una antología interpretada con acento propio por un Guerrero vestido por Tere Torres. Esta nueva propuesta marcará, sin duda, un antes y un después en su trayectoria. Y, a su vez, se convierte en una alegoría de su propia concepción del mundo y del espectáculo, con un claro vencedor de esta epopeya: el baile flamenco.


GERRAREN ARTEA

Kristo aurreko laugarren mendean Sun Tzu jeneralak estrategia militarrari buruzko liburu bat idatzi zuen, gaur egun oso arrakastatsua yuppie eta ekintzaileen artean. “Gerraren artea” jarri zion izenburu, eta bertako irakaspen batzuk inon den guda nagusiari ezarri dakizkioke, bizitzari hain zuzen, gure emozioen eguneroko arloa. Horrela dio pasarte batean: “Ingurukoak ezagutzen badituzu eta zeure burua ezagutzen baduzu, mila batailatan ere salbu egongo zara; ingurukoak ezagutzen ez badituzu baina zeure burua bai, bataila bat galdu eta beste bat irabaziko duzu; ez ingurukoak eta ez zeure burua ezagutzen ez badituzu, bataila guztietan egongo zara arriskuan”.

Jeneral txinatarraren hitzetan “Garaipenik onena borrokatu gabe irabaztea da” eta horrelaxe gertatzen da maitasunaren operazio-antzerkian. Horixe da Edu Guerrero flamenko-dantzariak (Cadiz 1983) bere ikuskizun berria plazaratzeko aukeratu duen agertokia. Ikuskizunak bere abizen polisemikoa du izenburu eta “De Dolores” edo “El callejón de los pecados” ikuskizunekin hasitako ibilbidearen jarraipena da. Berea ibilbide luze eta emankorra da, ume-umea zela eman zion hasiera, “La Yerbabuena” konpainian izan zuen jarraipena eta sari ugariz jaso du aitorpena, besteak beste, La Union jaialdiaren Desplante sariaz.

Oraingo honetan, emakumeekiko harremanak landuko ditu –amarekikoa, maitaleekikoak, lagunekikoak– sentimentaltasunak sentsualitatearekin topo egiten duen mugako lurraldean, baina biak gaindituko ditu, genero eta sexuen arteko zubi bat eraikiz, “gizakia” izenaz ezagutzen dugun zubia. Traumarik gabeko tentsioa da, barruko borroka, albo-kalte handirik gabea eta maskulinitatetik bere burua maitatzeko pasiotik eta konpromisotik haratago doana.

Horixe da, orokorrean, bere aitzakia, gerra arte bihurtzea. Hala eta guztiz ere, armadarik onena bera da, Anabel Rivera, Samara Montáñez edo May Fernándezen kantuak gudarostean, eta Javier Ibañez eta Juan Jose Albaren gitarrek ematen dioten lehen mailako musika-munizioa lagun. Azken bi hauek dira estilo ugari eskaintzen dituen kantu herrikoietarako faltseta berrien egileak, honako hauenak: hasierako saetak eta amaierako kupleak, malagueñak, fandangoak, rondeñak, granainak, berdialak, buleriak solean, poloak, sehaska-kantak, seguidillak, serranak, tangoak, zanbrak eta alegriak. Antologia goitik behera, Guerrerok duen ukitu bereziaz dantzatuak, Tere Torresek jositako jantziak soinean dituela. Proposamen berri hau mugarria izango da bere ibilbidean. Eta aldi berean, munduaz eta ikuskizunaz duen kontzeptuaren alegoria izango da, epopeia bat non flamenko-dantza izango den irabazle nagusia.

 

Eduardo Guerrero
Guitarras // Gitarrak: Javier Ibáñez y Juan J. Alba
Artistas invitados cante // Artista gonbidatuak – kantua: Anabel Rivera, Sandra Zarzana y Samara Montáñez
 

 
 
 
Eduardo Guerrero- «Guerrero».

Viernes 18 de Octubre de 2019 a las 20:30 horas. // 2019ko urriaren 18an, ostirala, 20:30etan.

 

Para comprar entradas pincha AQUÍ. // Sarrerak erosteko sakatu HEMEN.

 

 
Como llegar:
 
 
 
Plaza Gabriel Aresti, s/n, 48980 Santurtzi, Bizkaia.

 
Dónde aparcar:
 
 
 
Capitán Mendizábal, 48980, Santurce, Bizkaia.

Si quiere publicar o difundir su negocio, institución o eventos relacionados con la cultura, ocio o entretenimiento en general, por favor contacte con nosotros:

difusion@euskalocio.eus

 

euskalocio