(Bizkaia) Sala Rekalde. “MIRIAM OCARIZ”. Exposición.

 

euskalocio

 

salarekalde2

rekalde1018
 

“MIRIAM OCARIZ”. Exposición.

 

Sala Rekalde presenta en esta exposición el universo de Miriam Ocariz, su mirada personal y la representación de su naturaleza imaginativa. La muestra supera el mundo del diseño de moda y recorre todo el imaginario creativo de la autora prestando especial atención al dibujo como base de su creación.

Miriam Ocariz es una creadora reconocida en el ámbito de la moda que utiliza como elemento principal de identidad, además de la construcción y el diseño de la prenda, un marcado componente gráfico que se manifiesta a través de diferentes técnicas de estampación, siendo el tejido el soporte fundamental de sus dibujos.

Esta exposición, más allá de la moda, desarrolla un recorrido enfocado en su trabajo creativo más interior y presta una especial atención al dibujo, como fuente inicial y primordial de toda su producción. El dibujo es intervenido y manipulado por la artista en múltiples variaciones: estampados en papel de pared, indumentaria, complementos, ropa de hogar, etc. y, al mismo tiempo, crea todo tipo de objetos, joyas, esculturas e instalaciones. Esto es, su capacidad de analizar y relacionarse con el dibujo deriva en otros soportes más allá de la disciplina del propio dibujo.

El hilo conductor o trama de la exposición es el color, como un nexo de unión que recorre toda la sala. Del blanco al negro y al rojo, pasando por el rosa, color fetiche de Miriam Ocariz, y vuelta a empezar; todos ellos son colores que conforman el universo propio, único y peculiar de la creadora. Lo naif, el humor, la ironía, el drama, lo visceral, lo fantástico y lo real, se entremezclan como lo hacen sus lenguajes plásticos, y siempre el color unido a sus historias ilustradas marcan la narración.

Cada dibujo de Miriam Ocariz nos enseña un episodio de su realidad, una imagen de ese paisaje fantástico y verídico, con el que consigue que el espectador participe de su verdad; a veces, contradictoria, otras, enternecedora, siempre dura y constante, también delicada. Entre el romanticismo y el racionalismo convive en su trabajo y en su vida.

Todo el perímetro de la sala está envuelto por un gran mural que actúa como soporte de la exposición. En él se representan, a través de una amalgama de imágenes dibujadas, diferentes estados emocionales simbolizados en colores y trazos.

También, diversas estancias sirven para plasmar dichos estados en espacios abiertos pero entrelazados entre sí. Los colores ordenan esos momentos vitales, siendo los objetos y los dibujos los que conforman las instalaciones y crean las diferentes escenas, subrayados por las prendas y acompañados de fotografías e imágenes que reflejan un camino de ida y vuelta, un pasado que retorna al presente con vistas venideras. Sala Rekalde se transforma así en un salón de las obsesiones de Miriam Ocariz.

LA ARTISTA www.miriamocariz.com

Miriam Ocariz (Bilbao 1968), es licenciada en Bellas Artes por la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) y titulada en Diseño de Moda. En sus comienzos se da a conocer por sus inconfundibles camisetas estampadas. Pronto empieza a desarrollar sus colecciones de Prêt-à-Porter que durante años presenta en pasarelas de prestigio como Gaudí Barcelona y Cibeles Madrid, donde en 2002 consigue el premio a la mejor colección de nuevos talentos. Ese mismo año, algunas de las mejores boutiques multimarca internacionales compran sus colecciones, entre ellas Colette y Kabuki (Paris), Barney´s (New York) o Isetan (Tokio). Progresivamente sus colecciones están presentes en un importante número de puntos de venta, tanto nacionales como internacionales. En pocos años se convierte en una de las firmas más relevantes de la moda en España. Entre 2004 y 2006 asume la dirección creativa de la firma catalana Armand Basi Mujer.

Sus prendas se han distinguido siempre por un especial cuidado en su estructura (patrón) y por la calidad de los materiales. El uso de sus dibujos estampados, como elemento/canal comunicador y diferenciador, ha conferido a sus prendas un cierto carácter exclusivo.

Durante los últimos años, su trabajo ha sido objeto de exposiciones en diferentes galerías y salas de arte, alguna de ellas orientadas a mostrar en mayor medida el componente gráfico (dibujo) del mismo.

En 2015 se produce un giro total en su trayectoria, desligándose en gran medida de la vertiente comercial para volver a su esencia, al dibujo y a sus variaciones, siempre desde una óptica amplia y en continua búsqueda de nuevos soportes y aplicaciones. Asimismo, durante esta etapa más reciente, imparte talleres, seminarios y cursos de especialización.


Miriam Ocariz-en erakusketak, artistaren sormen unibertsoa aurkezten digu, bere begirada pertsonala eta bere izaera irudimentsuaren irudikapena ezagutzera emanez. Erakusketa honek moda diseinuaren mundua gainditu egiten du eta egilearen sormen imajinarioa aurkezten du, bere sormenaren oinarria den marrazkian arreta berezia jarriz.

Miriam Ocariz modaren arloan oso ezaguna den sortzailea da eta identifikatzeko elementu nagusi moduan, soinekoaren eraikuntza eta diseinua ez ezik, nabarmen osagai grafikoa erabiltzen du. Osagai hori estanpazio-teknika desberdinen bidez adierazten da eta bere marrazkien euskarririk funtsezkoena ehuna da.

Erakusketa honek, moda gaindituz, barrukoena den bere lan sortzaileari zuzenduta dagoen ibilbidea garatzen du eta berariaz zaintzen du marrazkia, bere ekoizpen osoaren hasierako eta funtsezko iturria dena. Artistak aldagai askotan esku hartzen du eta manipulatzen du marrazketan: hormetako papereko estanpatuak, soinekoak, osagaiak, etxerako arropak, etab. eta, aldi berean, era askotako gauzak, bitxiak, eskulturak eta instalazioak sortzen ditu. Hau da, marrazketa analizatzeko eta marrazketarekin erlazionatzeko gaitasuna marrazketaren beraren diziplina gainditzen duten beste euskarri batzuetara iristen da.

Erakusketaren ildo nagusia edo haria kolorea da, areto guztia zeharkatzen duen lotura moduan. Zuritik beltzera eta gorrira, tartean Miriam Ocarizen kolore fetitxea den arrosa dagoela, eta berriz hastera; horiek guztiak sortzailearen unibertso propioa, bakarra eta berezia dena, eratzen duten koloreak dira. Naifa, humorea, ironia, drama, erraietakoa, fantastikoa eta erreala nahasian agertzen dira, bere hizkuntza plastikoekin bezala gertatzen dena, eta bere historia ilustratuekin batera beti da kolorea narrazioa ardazten duena.

Miriam Ocarizen marrazkiek bere errealitatearen episodio bat erakusten digute, ikusleak bere egian parte hartzea lortzen duen paisaia fantastiko eta egiazkoaren irudi bat; batzuetan kontraesanez beteta dago, beste batzuetan hunkigarria da, beti gogorra eta ekina, baita delikatua ere. Erromantizismoaren eta arrazionalismoaren artean bizi da hala bere lanean nola bere bizitzan.

Areto osoaren perimetroa erakusketaren euskarri moduan jarduten duen horma-irudi handi batek inguratuta dago. Horma-irudi horretan, marraztuta dauden irudien amalgama baten bidez, koloreetan eta marren bidez sinbolizatuta dauden egoera emozionalak irudikatzen dira.

Halaber, beste gela batzuetan egoera horiek espazio irekietan erakusten dira, baina euren artean elkar lotuta daudenak. Koloreek bizitzeko mugimenduak antolatzen dituzte eta koloreak eta marrazkiak dira instalazioak eratzen dituztenak eta eszenak sortzen dituztenak, soinekoek azpimarratuta eta joan-etorriko bidea islatzen duten argazkiz eta irudiz lagunduta, biharkoari begi orainera itzultzen den iragana. Rekalde Aretoa, horrela, Miriam Ocarizen obsesioen areto bihurtzen da.

ARTISTA www.miriamocariz.com

Miriam Ocariz (Bilbao, 1968), Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) eta tituluduna da Modaren Diseinuan. Hasieran bere burua kamiseta estanpatu bereziekin eman zuen ezagutzera. Oso arin hasi zen Prêt-à-Porter bildumak garatzen, urteetan oso ospetsuak diren pasareletan aurkezten zituenak, besteak beste Bartzelonako Gaudín edo Madrileko Cibelesen; azken horretan talentu berrien bildumarik onenaren saria irabazi zuen 2002an. Urte horretan bertan nazioarteko marka askotako boutiquerik onenetariko batzuek bere bildumak erosi zituzten, adibidez Colette eta Kabuki (Paris), Barney´s (New York) edo Isetan-ek (Tokio).Apurka-apurka bere bildumak salmenta toki garrantzitsu askotan agertzen joan ziren, bai nazionalak eta bai nazioartekoak. Urte gutxitan modako firmarik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen Espainian. 2004 eta 2006 urteen artean Armand Basi Mujer firmaren sorkuntza-zuzendaritza burutu zuen.Bere soinekoetan beti izan da nabarmena egituraren (patroia) zaintza berezia eta materialen kalitatea. Marrazki estanpatuen erabilerarekin, elementu/ardatz komunikatzailea eta bereizlea, bere arropek beti izan dute nolabaiteko izaera esklusiboa.Azken urte hauetan bere lanekin erakusketak egin dira arte galeria eta areto batzuetan; horietariko batzuen xede nagusia osagai grafikoa (marrazketa) erakustea izan da.2015ean erabateko aldaketa gertatu zen bere ibilbidean; neurri handi baten albora utzi zuen merkataritzako arloa eta funtsetara itzuli zen, marrazketa eta bere bariazioetara, betiere ikuspegi zabaletik eta euskarri eta aplikazio berrien bilaketa iraunkorretik abiatuta. Halaber, oraintsuagokoa den beste etapa baten tailer, mintegi eta espezializazio-ikastaroetan irakasten du.

 

Del Jueves 25 de octubre de 2018 al Domingo 3 de febrero de 2019 // 2018ko urriaren 25etik, osteguna, 2019ko otsailaren 03ra, igandea.

 

Horarios // Ordutegia

Martes a sábado // Asteartetik larunbatera:

10:00-14:00 y 17:00-20:30 h

Domingos y festivos // Igande eta jai egunetan:

10:00-14:00 h

Lunes cerrado // Astelehenak itxita

 

Las puertas se cierran un cuarto de hora antes del cierre de la sala. El desalojo de las salas se inicia 5 minutos antes del cierre.


Ateak aretoa itxi baino ordu laurden lehenago ixten dira. Itxiera baino 5 minutu lehenago aretoak hustuko dira.

 

 
Cómo llegar:
 
 
 
Alameda de Recalde, 30, 48009 Bilbao, Bizkaia.

 
Aparcamiento más cercano:
 
 
 
Zabalgune Plaza, 13, 48009 Bilbo, Bizkaia.

Si quiere publicar o difundir su negocio, institución o eventos relacionados con la cultura, ocio o entretenimiento en general, por favor contacte con nosotros:

difusion@euskalocio.eus

 
euskalocio